XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pentsa dezagun pospolo bat pizten dugula.
Badira hor aldaketa nabarmen batzuk.
Alde batetik, piztu egin denez, bere barne-energia eman du pospoloak, eta bestetik erre egin denez, lehen pospoloa zena erretako zotz bihurtu da.
Horrelako aldaketak sortzen dituen egoera ugari beha ditzakezu gure inguruan.
Hemen beheko zerrendan, esate baterako, ekintza mota desberdinak aipatuko dizkizugu eta horietako bakoitzean nolabaiteko eraldaketak daude, ezkutuan ala agerian.
Proposa ezazu definizio bat.
Seguraski zaila egingo zitzaizun aurreko jardueretako galdera guztiei erantzutea eta energia hitza definitzea.
Dena dela, hurrengo jardueretan argitu ditzakezu kezka hauek.
Hasteko, irakur ezazu arreta handiz ondoren datorkizuna eta ea
Unitatean zehar, materialek jasaten dituzten aldaketa fisiko batzuk aztertu izan ditugu: termikoak, elektrikoak, magnetikoak, soinu aldaketak eta aldaketa optikoak.
Baina aldaketa horien guztien motorea edo eragilea